1. Ardatza · Durango BERDETU

Durangok 8 m² berdegune ditu biztanleko,
Munduko Osasun Erakundeak 15 m² gomendatzen dituenean.

Hiriaren sare berdea eraikitzeak esan nahi du CO₂ gehiago xurgatu, uholde eta bero-boladei hobeto erantzun, eta herritarrei eguneroko bizitza osasungarriagoa eskaintzea.

Durangok
8
Nazioarteko gomendioa
15
Durangoko berdegune-ratioa Helburua

Durangarrok 8m² berdegune ditugu. Nazioarteak gomendatzen duena bainp % 47 gutxiago.
Hori aldatzeko konpromisoa hartzen dugu!

← Hasierara itzuli

Durangoko Sare Berdea — hirigunetik basoetaraino

Durangok gaur egun 8 m²/biztanleko berdegune-ratioa du, nazioarteko gomendioa (15 m²/biz) baino askoz gutxiago. BERDETU ardatzak hiri-sare berde bat eraikitzen du: parkeak, kaleak, basoak eta ibaiak sistema ekologiko jarraitu batean lotuz. CO2 murrizketa, biodibertsitatea eta klima-erresilientzia dira helburu nagusiak.

A

Neurri arinak

Lehen urteetan hasiko direnak · 2027–2028

Berdegune txikiak

Dauden parkeak eta berdegune txikiak hobetu: lurzoru iragazkorrak, landaredia autoktonoa, jolas-guneak. Auzo bakoitzean jarduketa bat, herritar guztiak gertutik ukituz.

👥 Udala (Hirigintza) 💶 50.000 € / urte 🏆 Lehentasuna altua
2027 Hasiera
2028 Exekuzioa
2029 Exekuzioa
2030
2031
Kaleak berdetu

Porlan gehien duten kaleak identifikatu eta bero-uharte efektua saihesteko berdetuko ditugu: zuhaitz-ilarak, estalki begetalak eta lurzoru iragazkorrak. Hirigunea freskatzeko neurri zuzena, eguneroko bizitzan nabaritzen dena.

👥 Udala (Hirigintza + Obra Zerbitzuak) 💶 60.000 € / urte 🏆 Lehentasuna altua
2027 Hasiera
2028 Exekuzioa
2029 Exekuzioa
2030
2031
B

Neurri estrategikoak

Inbertsio handiagoa · 2028–2031

Berdegune berriak

Durangok 21 hektarea berri behar ditu nazioarteko gomendio betetzeko. Legegintzaldi honetan oinarriak ezarriko ditugu: eremu libreak identifikatu — Ezkurdi eta beste gune estrategikoak —, plangintzak eguneratu eta prozesuak abiarazi. 15 m²/biztanle helburua epe ertainera, 2035 ingurura.

👥 Udala (Hirigintza) 💶 40.000 € (plangintzak + azterketa) 🏆 Lehentasuna altua
2027 Hasiera
2028 Exekuzioa
2029 Exekuzioa
2030 Exekuzioa
2031 Exekuzioa
Biriki Berdea

EH Bilduk 2019an aldarrikatu zuen, jendearekin landu genuen eta aurreakordio batera heldu ginen Eusko Jaurlaritzarekin: trenbide zaharreko 40.000 m²ko lursailak Durangoko berdegune nagusi bihurtu. Legegintzaldi honetan blokeo politikoa behin betiko desblokeatuko dugu eta proiektua onartu eta exekuxioa martxan jarriko dugu.

👥 Udala + Eusko Jaurlaritza 💶 50.000 € (azterketa + negoziazioak) 🏆 Lehentasuna altua
2027 Prestaketa
2028 Hasiera
2029 Hasiera
2030 Exekuzioa
2031 Exekuzioa
Interpretazio Zentroa

Zabor-transferentzia gunea kendu eta baso-eskola eta natura-interpretazio zentro bihurtu. Hezkuntza, ekologia eta aisialdi jasangarria uztartzeko erreferentziazko gunea Larrinagatxun.

👥 Udala + Hezkuntza Saila 💶 400.000 € 🏆 Lehentasuna altua
2027
2028 Prestaketa
2029 Exekuzioa
2030
2031
Aisialdirako guneak basoetan

Larrinagatxu eta beste udal basoguneetan ibilbideak, egoteko guneak eta pista ekologikoak ezarri. Sare Berdearen zati estrategiko gisa, naturarekin kontaktua erraztuz.

👥 Udala 💶 80.000 € 🏆 Lehentasuna altua
2027
2028 Prestaketa
2029 Exekuzioa
2030
2031
Mapa interaktiboan ikusi →